Azaroaren 5ean irekiko da aurtengo bideo tutorial lehiaketako izen ematea. Urtero lez, ikasleek 12 egun izango dituzte bideoak ekoizteko.
Zer nolako bideoak?
Familia profesional ezberdinetako prozedura, teknika, jarrera, egoera edota kontzeptuak azalduko dituzten Euskarazko bideoen arteko lehiaketa da. Helburu didaktikoa izango dute, ezagutzarik ez duen jendeari zuzenduta egongo dira.
Ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu, bai jardun teknikoen eta baita egunerokotasunean euskaraz solasteko kontzientzia hartzea. Bestetik, IKT-en erabilera ere frogan jarriko dute ikasleek, bideoak sortu eta editatzeko duten gaitasuna landuz.
Abenduaren 12an entregatzeko azken eguna izango da eta abenduaren 19an sari banaketa egingo dugu.
Zorte on guztioi!

