Skip to content Skip to footer

Atzerriko enpresetan praktikaldia egiteko aukera ezinhobea!

Ezagutzen dituzu Basque Global Industry bekak?

Basque Global Industry bekak Basque Trade & Investment (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren ekimena dira. Beken helburua Euskadiko gazteek gaitasunak eta esperientzia profesionala eskuratzea da, atzerriko enpresa eta erakundeetan prestakuntza praktikoa eginez.

Beka hauek Goi Mailako Lanbide Heziketako zein unibertsitateko tituludunei zuzenduta daude, eta atzerrian 6 hilabeteko praktikaldia egiteko aukera eskaintzen dute. Bekak hilean 1.785 €-ko zenbateko gordina du.

INFORMAZIO WEBINAR-a

Datorren asteartean, irailaren 8an, 11:00etan, IKASLANek informazio-webinar bat egingo du, eta bertan beken ezaugarriak, baldintzak eta hautaketa-prozesua azalduko dira. Webinarrera Zoom esteka honen bidez sar zaitezkete: https://us06web.zoom.us/j/82138490429

 

Informazio guztia Basque Global Industryren webgunean kontsulta dezakezue: https://www.gazteakatzerrian.eus/eu/hasiera/