Skip to content Skip to footer

Asteburu honetan Gasteizen ospatu den IX. EUSKELEC lehiaketan parte hartu dugu.

Asteburu honetan Gazteizen ospatu den EUSKELEC lehiaketan parte hartu dugu, bertan, Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu % 100 elektriko bat diseinatu eta eraiki behar dute. Ikasleen artean talde-lana sustatzeko, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako.
Lehiaketa honek bi fase izan ditu, lehenengoa eremu teknikoa eta sortzailea landu behar izan dute ikasleek, kotxearen diseinua eta fabrikazioa landuz eta bigarren fase honetan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatuko dira, slalom, azelerazio, gehieneko balaztatze eta erresistentziarako proben bidez.